Kirolari Gazteen Nazioarteko Topaketen xedea, oztopo geografikoen gainetik, ohitura eta kultura ezberdinak ezagutzeko bidea erraztea da.
Elkarretaratze hau kirol jardueren bidez egiten dugu eta bertan nagusi izango ditugu elkarrekiko errespetua, kolaborazioa eta elkar ezagutza.
Kontua ez da emaitzak edo markak erdiestea, baizik eta bidaiatu, gazte eta kultura ezberdinak ezagutzea, eta aldi berean, gure burua ezagutaraztea.
2007ko topaketetan ondoko hirietako kirolariekin aurkituko gara: Datong (Txina), Bury (Ingalaterra), Angulema (Frantzia), Tulle (Frantzia), Schorndorf (Alemania), Dueville (Italia), Lousada (Portugal) eta jakina, Errenteriakoekin. Topaketa hauen esperientzia aberasgarriagoa izan dadin, kirolaz gain, kultura eta aisialdiko ekintzak egingo ditugu.